Mathieu Vivier | koreografia
Negua
iraupena 45 min
16 dantzari et 3 musikari
antzokiako eda karrikako ikusgarria
Ametsik gabeko mundu batean galdurik, gazte zenbaitek arbasoen errituak eta mitoak berriz interpretatzen dituzte. Negu minean, beren irudimenaren oihanean, « inbertsio zeremonia » hasten dute.
Neguak Euskal Herriko neguko errituak mugiarazten ditu ibilbide emozianala marrazteko, mugimendu erritualak eta dantza tradizionalak helburu bakar bat dutelarik : gauari gaina hartu eta negutik atera…
Negua eta uda. Euskal Herrian, bi urtaro baizik ez dira. Negu minean, gure dantzek, kantuek eta ihauterietako errituek herria irakitan jartzen dute eta natura berpizten duen “beste urtaro” hura deitzen dute.
Gaur egun, zer da gure negua? Zein dira gure errituak? Zein sinesmenen beharra dugu? Gure bizien hobetzeko, zer egiteko prest gaude? Neguaren idazketa galdera horien inguruan hazi da. Oinarrizko gauzetara itzultzeko beharra, taldean izateko beharra, maitasun eta laguntasun beharra, amets egieko beharra, sinpleki…
Neguaren parean, gure arbasoen errituei eta mitoei berriz lotzen gara, sustrai sakonenetara itzultzen gara. Mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek ibilbide emozinal bat marratzen dute eta “alderantzikatze zeremonia” baten egiteko parada ematen dute. Gure dantzek eta musikek helburu bakarra dute : gauari gaina hartzea eta negutik aterazea.
Iguzkia altxatuko da, behin bederen Behin. Iguzka altxatuko da eta elurra urtuko da. Bat-batean.
Banaketa
Mathieu Vivier | koreografia
Paxkal Irigoyen | musika
Ponpon, Suak konpainia | argiak eta sua
Francisco Dussourd | jantziak (zirrintak)
Odei Barroso & Maddi Sarasua | hitzak
Dantzariak : Jérôme Arhancet, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Peio Labeyrie, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Cédric Narbeburu, Peio Palomes, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier
Parte hartzeak : Iban Garat, Kepa Labescau, Mikel Larralde, Xabier Perez, Matthieu Morisson
Musikariak : Paxkal Irigoyen, gitarra, ahotsa | Xabi Etcheverry, arrabita, pianoa | Nicolas Armendariz, perkuzioak, pianoa
Parte hartzeak : Alos Quartet (Xabier Zeberio, nyckelharpa, arrabita | Francisco Herrero, arrabita | Lorena Nunez, biola | Pello Ramirez, biolintxelo), Ihintza Irungarai, ahotsa (Heriotza beha egonen da) eta Reno Silva Couto, saxofoia (Eta elurra urtuko da).
Argiak eta sua : Ponpon & Julien Delignières | soinua : José Miguel Perez & Mathias Goyénèche
Eskerrak : Fax, Jérémie Garat, Kukai Kia, Claude Labat, Tom Laré, Leinua, Le Petit Théâtre de Pain, lycée Saint-Joseph lizeoa (Uztaritze), Orai Bat, Reno Silva Couto, Thierry Truffaut, Xabier Zeberio, Vivier familia eta Oihana Urreiztieta
Bilaka zentroa
Gurekin harremanetan sartu