Garikoitz Otamendi | koreografia
Zaharrak Berri
iraupena 20 min
16 dantzari
9 musikari
antzokia edo karrikako ikusgarria
Donostialdeatik Baiona arteko eremuan dauden dantzak, doinuak eta dantzaera izango dira ikuskizunaren atal honen oinarria.
Juan Antonio Urbeltzek Gipuzkoako dantzen inguruan azken hogei urteotan sortutako zenbait piezaren gainean osatu da lehen zatia. Soka-dantza da jaso dugun festarako forma ohikoena, eta bere klabeak kontuan hartuta, egingo dugu soka-dantza bat, non dantzarien trebetasuna, unean uneko sormena, urratsen konposizio librea eta jolasteko gogoa gailenduko diren.
Horrekin batera, Lapurdiko kostaldean ohikoa den dantza egingo dugu: jauzia. Azken batean, kultur unitate bat irudikatzea da ikuskizun honen helburua.
Banaketa
Garikoitz Otamendi | koreografia
Musika : Xabi Etcheverry, Ellande Etcheverry & Patxi Amulet
Moldaketak : Laura Bide & Bilaka-ko musiakriak
Hitzak : Gabriel Aresti (fandangoa) & Nekane Otxoa (Lili Marleen)
Jantziak : Trapu Zarrak
Dantzaria (aldizka) : Jérôme Arhançet, Arthur Barat, Cybelle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Lauren Josié, Peio Labeyrie, Oihan Larralde, Areta Lorea, Sylvain Merlo, Intza Motxoteguy, Cédric Narbeburu, Peio Palomes, Eñaut Saldunbide, Maylis Uhart, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier
Musikariak : Patxi Amulet, Laura Bide, Maitena Duhalde, Ellande Etchverry, Xabi Etcheverry, Mathias Goyhénèche, Nelly Guilhemsans, Pauline Laffite, Sébastien Paulini
Soinua : José Miguel Perez & Didier Teillagorry
Argiak : Ponpon & Julien Delignières
Eskerrak : Juan Antonio Urbeltz, Argiako dantza-maisuak, Añorgako dantzariak, Arantzazu
Bilaka zentroa
Gurekin harremanetan sartu